Ikastaroa 10:00etatik 14:00etara izango da eta parte-hartzaileek aztertutako sendabelarrekin ukendua egiteko aukera ere izango dute. Horretarako, parte-hartzaile bakoitzak plastikozko edo kristalezko otar bat eraman beharko du, kremekin erabiltzen diren moduko otar bat.
Izenematea hilaren 13ra arte
Zabalik dago ikastaroan izena emateko aukera. Taldea gehienez 20 pertsonakoa izango da eta auzotarrek izango dute lehentasuna. Prezioa 15 euro da (jubilatuek 10 euro). Interesatuek 943 76 04 23 telefono zenbakira deitu behar dute.