Hiri hondakinen kudeaketaz, arazoaz, aukerez, atez atekoaz, errauskailuaz, bost edukiontziez… Hau da, gaur egunean gori-gori eta Gipuzkoako politikaren eztabaida gunean dagoen gaiaz jardungo da Carlos Ormazabal Ingurumen diputatu izandakoak, Bergaran. Irizar jauregian emango du hitzaldia, gaur, eguaztena, Bergarako EAJk antolatuta. Aurreko agintaldian, Batzar Nagusiek eta mankomunitateek adostutako ereduaz, Bilduk, datorren urtean, dagoeneko, 34 udalerritan ezarri nahi duen atez atekoaz eta abar jardungo du Ormazalek. 19:30ean, Irizar jauregian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.