Kartzela zigorraz gain "Mallorca"-ren gurasoei ordaindu beharreko kalte-ordaina ere eskatu du Gipuzkoako fiskaltzak: 70.000 euro.
Hildakoak eta ustezko hiltzaileak hiru hilabete zeramatzaten batera bizitzen, baina Domingo 2006tik bizi zen San Antonioko etxean. Hilketa gertatu zenean, biak bakarrik bizi ziren etxean. Labankadaz hil zuten "Mallorca" martxoaren 12an, 20:00ak inguruan, baina ilundu arte itxaron zuen ustezko hiltzaileak gorpua errekara botatzeko. Hurrengo goizean, etxea garbitu ostean, alde egin zuen ustezko hiltzaileak Bergaratik. Ertzaintzak Irunen atxilotu zuen Domingo, martxoaren 15ean. Muga inguruan harrapatu eta atxilotu zuten, Santiagoko zubi inguruan eta, ondoren, Martuteneko kartzelan sartu.
Herri epaimahaia
Oraindik ez dute epaiketa egiteko datarik jarri, baina dagoeneko jakin dena da herri epaimahaiak epaituko duela ustezko hiltzailea.