Xamar eta Urbeltzen hitzaldiak zapatuan Idazle Eskolan

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko maiatzaren 7a

Lehenengoa Xamarrek egingo du, 09:30ean eta Urbeltzek, berriz, 12:00etan eta interesa duten guztiak daude gonbidatuta.

Idazleak irakurle mintegi sailean bi hitzaldi berezi izango dira Idazte Eskolan, Jatorrian euskara gaiaren harira. Hitzaldion datorren zapatuan, hilak 12, izango dira, Idazle Eskolan.

Lehenengoa Xamarrek –Juan Carlos Etxegoienek– emango du 9:30etatik 11:30etara, Euskara jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza (Pamiela, 2006) liburua hizpide hartuta. Euskal Herriko historia eta kulturaren inguruko liburu hori hizkuntz askotara itzulia izan da, bere Orhipean bezala.

Eta ondoren, 12:00etatik 13:30era, dantzari eta ikerlari den Juan Antonio Urbeltzen hitzaldia izango da. Oinarri hartuko dituen argitalpenak:  Euskal Herria eta Festa (Elkarlanean, 2004) eta Danza vasca. Aproximación a los símbolos. (Etor-Ostoa, 2001).

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak