Bisita gidatuak 'Elgeta eremu suntsitua' erakusketan

Usoa Agirre 2012ko maiatzaren 7a

'Bergara 1936' erakusketaren ondoren, Bergarako Aroztegi aretoan egubakoitzetik aurrera eta Intxorta 1937 kultur elkartearen eskutik, beste erakusketa bat dago zabalik: 'Elgeta eremu suntsitua'. Joan den aste bukaera osoan jende asko inguratu da erakusketa ikustera eta datozen bi egubakoitzetan bisita gidatuak egingo dira. 

Bisita gidatuak

  • Egubakoitza, maiatzak 11, 18:00etan (beteta) eta 19:00etan.
  • Egubakoitza, maiatzak 18, 18:00etan eta 19:00etan.

Bisita gidatuetan parte hartzeko, aurrez lekua hartu behar da telefono honetara deituta: 943 76 56 42 (martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatuetan 12:00-14.00 eta 18.00-20.30; eta domeketan 12:00-14:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak