Hondakinen kudeaketa aztergai

Edu Mendibil 2012ko maiatzaren 4a

Orainari begiratu bat, etorkizunari aukera bat jardunaldiak antolatu ditu Udalak. Antolatzaileen arabera, hondakinen kudeaketaren gaia marko orokorrago batean kokatzea da helburua, eta besteak beste gaur egungo nahiz etorkizuneko gizarte eta bizimoduaz, deshazkundeaz, eta bestelako bizimodu baterako aukerez jardungo dute, "etorkizuneko Bergara eraikitzeko beste pausu bat, bergararron etorkizunarendako beste aukera bat". Gaur, egubakoitza, izango da lehenbiziko saioa udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 18:30ean.

Joseba Azkarraga, MUko Lanki ikertegikoa, Etorkizuneko gizarteaz, biharko bizimoduaz gaiaz mintzatuko da gaur udaletxean eta genero ikuspegian aditua den Oihane Ruiz arkitektoak eta Kimetz E. Munitxa ingeniariak Deshazkundea eta lurraldearen antolamendua gaia jorratuko dute. Hilaren 11n, ordu eta toki berean, Iñigo Iñurrategiren (MUko Lanki) txanda izango da: Bestelako bizimodurako herrigintza. Transition Towns eredua izenburuko tailerra gidatuko du bergararrak.

Carlos Ormazabal Irizarren, eguaztenean
Bestalde, EAJk zaborren kudeaketaren gaineko hitzaldia iragarri du eguaztenerako, hilaren 9rako. Carlos Ormazabal, Garapen Iraunkorreko Diputatu ohiak egingo du hitzaldia Irizarren, 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak