Lanbide Heziketa bultzatzen eta hobetzen laguntzen duten pertsonak saritzea dute sariok helburu. Atzo, eguena, egin zuten horiek banatzeko ekitaldia Gasteizko Mendizabala GLHB Institutuan. Miguel Lazpiurrek Inazio Larrañagaren –Euskadiko Lanbide Heziketa elkarteko ordezkari gorena– eskutik jaso zuen saria; bergararra da hori ere.