Egoera zailetan jokabide eraginkorrak izateko hainbat jarraibide emango dituzte 12 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoendako. Alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuko dira. Bertan ikasiko dira, besteak beste, erlaxazio eta kontzentrazio teknikak, hemen eta orain egoteko formulak eta adimen emozionalaren garapenerako teknikak. Horrez gain rol jokoak eta simulazioak ere egingo dituzte.
Maiatzaren 10a azken eguna
Izenemate epea zabalik dago eguenera arte, hilak 10. Taldeak mugatuak izango dira, gehienez 15 pertsona, eta astean bi saio egingo dira; bakoitza bi ordukoa, 18:00etatik 20:00etara. Maiatzaren 14, 16, 21 eta 23an izango dira saioak. Erain zentroko ordezkari batek emango du ikastaroa.
Informazio gehiago nahi izanez gero 943 77 91 26 telefonora deitu behar da edo aloidi@bergara.net helbidera idatzi.