Berriki, Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dut ildoa herriratzeko konpromisoa hartu du. Dinamika horren bidez, euskararen normalizazioari beharrezkoa duen bultzada herrikoia eman nahi zaio. Horretarako, ekimen ezberdinak antolatzen dihardute. Horien artan, egun eta ordu berean Euskal Herriko auzo eta herri ezberdinetan antolatu nahi dituzten lasterketak daude.
Hori guztia aurrera eramateko, lehenik eta behin horrelako gauzak antolatzen eskarmentu handia dutenengana jo dute, besteak beste Euskaraz bizi nahi dut dinamika pertsona eta eragile ezberdinen parte-hartzean oinarritu nahi dutelako. Hortik aurrera, norberaren ekarpenetarako ateak, zabal-zabalik dituzte: aholkularitza lanetatik hasita antolakuntza lanetaraino… Logikoki, hainbat ardura edota eginkizun, eurengan hartuko lituzkete (euskarriak, sariak…) eta tokian tokiko beharren baitan, elkarlanerako erabateko prestutasuna dute.
Hain justu ere, Bergaran lasterketa antolatzen laguntzeko batzarra deitu dute hilaren 8rako, 18:30ean, Irizar jauregian eta interesa duten herritar guztiak daude gonbidatuta.
Ahalik eta lasterketa gehien
Helburua ahalik eta lasterketa gehien antolatzea da, non, adin ezberdinetako denetariko pertsonek parte hartuko duten. Lasterketon eskutik, Euskaraz bizi nahi dut! irudikatzen duen argazkia ahaltsu bat proiektatu nahi dute.
Irailaren 22an egin nahi dute lasterketa, 16:30ean. Adinaren araberako mailatan banatuta egongo da. Lehiakortasunik gabeko lasterketa parta hartzaileak antolatu nahi dituzte eta ez da sailkapenik egongo:
- Txikiak (0-6 urte): 200 metro
- Infantilak (7-11 urte): 500 metro
- Jubenilak (12-17 urte): 1000 metro
- Helduak (+18 urte): 5000 metro
Izenemateari dagokionez, 10 € ingurukoa izango da –haurrak 5 €– eta partaide guztiek zera izango dute:
- Lasterketan irteteko zenbaki edo dortsala.
- Oparia.
- Bukatu eta gero egingo den zozketarako zenbakia.
Izen ematea aurretik internet bidez egin ahal izango da eta egunean bertan.
Laguntzaileek lotu edo egin beharrekoak:
- Lasterketa egunerako ibilbidea lotu eta eguneko kudeaketa eraman.
- Irteera / helmuga euskarriak, hesiak eta zinta jarraitua.
- Esataria.
- Lasterketa aurreko kartelak itsatsi herrian.
- Argazkiak ateratzeaz arduratuko dena bilatu.
- Ekonomikoki laguntzeko prest egon daitezkeenei informazioa pasatu.
- Aurreko edozein atal aurrera ateratzeko arazoren bat aurreikusiz gero, esan eta gu
- saiatuko gara.
Kontseiluak bermatuko duena:
- Lasterketa egunena arazorik egon ez dadin beharrezko baimenak lortu (udaletxea).
- DYA edo Gurutze Gorria han izatea bermatu.
- Aseguruak ondo lotuak daudela bermatu.
- Kartelen ekoizpena.
- Opariak, dortsalak…