Orainari begiratu bat, etorkizunari aukera bat du izena Udalak antolatutako jardunaldiak eta bi saio izango dira bihar, maiatzak 4, izango da lehena eta hilaren 11n, bigarrena. Biak ala biak 18:30ean, osoko bilkuren aretoan. Bi egunetan gaztelerazko itzulpen sistema egongo da.
Hondakinen kudeaketaren gaia marko orokorrago batean kokatzea da jardunaldi hauen helburua, eta besteak beste gaur egungo nahiz etorkizuneko gizarte eta bizimoduaz, deshazkundeaz, eta bestelako bizimodu baterako aukerez jardungo dute.
Etorkizuneko Bergara eraikitzeko beste pausu bat dela diote Udal arduradunek, "bergararron etorkizunarentzako beste aukera bat".
Jardunaldien egitaraua
Maiatzak 4, egubakoitza:
- Joseba Azkarraga, Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegia: Etorkizuneko gizarteaz, biharko bizimoduaz.
- Oihane Ruiz, arkitektoa, Hirigintza eta lurralde antolamenduan, eta genero ikuspegian aditua eta Kimetz E. Munitxa, ubide eta portuetako ingeniaria, urralde antolamenduan eta uraren kudeaketa eta mugikortasuean aditua: Deshazkundea eta lurraldearen antolamendua.
Maiatzak 11, egubakoitza
- Iñigo Iñurrategi, Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegia: Bestelako bizimodurako herrigintza. Transition Towns eredua.