Bergarako erretiratuendako sei tailer berri La Caixaren gizarte ekintzaren eskutik

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko maiatzaren 2a

Interesatuek informatika, irakurketa, oroimena eta osasuna landu ahal izango dituzte; izen-emateak eta argibideak 943 76 21 40 telefono zenbakira deituta.

Gaur sinatu dute lankidetza hitzarmena Bergarako Udalak eta La Caixako arduradunek. Hitzarmen horren bidez Bergarako erretiratuek Gente 3.0 izeneko programan parte hartzeko aukera izango dute. Hala, aurretik martxan zeuden ekintzei sei tailer berri gehituko zaizkie aurten.

Bergara alkte Jesus Elortzak eta La Caixaren izenean Josep Ollé-k eta Emilio Cuadradok izenpetu dute hitzarmena. Ekitaldian San Joxepe elkarteko kideak ere izan dira, hala nola Iñaki Zabala.

Pertsona nagusiak teknologia berrietan trebatzea, eta eskaini dezaketen bizi esperientzia gizartean baliagarri egitea ditu helburu Gente 3.0 programak. Nagusien boluntario lana sustatzea ere bada lan lerroetako bat.

Sei tailer berri

Sei tailer berrietatik bi teknologia berriekin lotuta daude, beste hirutan osasun kontuak izango dituzte hizpide, hala nola oroimena lantzeko tailerra, ondo lo egiteko mintegia eta zahartzaroari buruzko hitzaldiak egingo dituzten. Seigarren ekintza irakurketarekin lotuta dago literatura tailerrak egingo dituzte-eta.

Izen-ematea zabalik dago. Interesatuek erretiratuen egoitzara deitu behar dute; 943 76 21 40. La Caixatik, Udaletik zein San Joxepe elkartetik Bergarako erretiratuak ekintza horietan parte-hartzera animatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak