Soraluceren 50. urteurrenaren ospakizun nagusian, bazkide sortzaileak protagonista

Txomin Madina Milikua 2012ko apirilaren 27a

Egun handia bizi izan dute gaur Bergaran kokatuta dagoen Soraluce kooperatiban: 50 urteurrena ari dira ospatzen aurten, eta gaur izan da ekitaldi nagusia. Ekitaldi honetan protagonismo berezia izan dute kooperatiba sortu zuten bazkide sortzaileek; pozik eta harro agertu dira enpresaren gaur egungo egoerarekin.

1962an, 52 izan ziren Soraluce kooperatibaren eratze akta sinatu zuten bazkide sortzaileak eta 50 urte beranduago, eurak izan dira  urtemuga ospatzeko antolatutako ekitaldi nagusiko protagoistak.

Eurekin batera egon dira Soraluceko egungo eta garai bateko langile eta agintariak eta baita Mondragon Taldeko ordezkariak ere, tartean presidente Jose Mari Aldekoa.

Ekitaldiari hasiera emateko, bazkide sortzaile guztien izenak daramatzan plaka desestali dute, eta gogoan izan dituzte dagoeneko gure artean ez daudenak. Honen ostean lantegira bisita gidatuak izan dituzte eta bertatik bertara ikusi ahal izan dute bost hamarkada eta gero lantegia nola dagoen. Pozik eta harro agertu dira ikusitakoarekin kooperatibaren lehen urratsak eman zituztenak.

'Etorkizunari erronka'

Ospakizun ekitaldian aurkeztu dute baita ere urtemugaren irudia den Etorkizunari erronka izeneko eskultura, Javier Muro artista iruindarraren lana. Aurkezpenak gainera, Soraluceko belaunaldi ezberdinen arteko lotura irudikatzeko balio izan du, izan ere Txomin Manzanedo bazkide sortzailea eta Asier Gutiez, kooperatiban sartu den azken bazkideak moztu dute zinta.

Honen ostean, Soraluceko presidente Txus Alzagak, Mondragon Taldeko presidente Jose Mari Aldekoak, Danobat Taldeko zuzendari orokor Rafael Barrenetxeak eta Soraluceko gerente Rafael Idigorasek hitzaldia egi dute han bildutakoen aurrean.

Txus Alzagaraentzat, bi dira 50 urte eta gero, Soraluce oraindik lanean egotearen arrazoaik: batetik, pertsonak, eta bestetik, kooperatibismoa. Etorkizunean pentsatzen jarrita ere bi dira erronkak: barrura begira bazkide guztien konpromisoa sortzea, eta bestetik, nazioartekotzea zabaltzea.

Gaurko ekitaldiari amaiera emateko langile bazkideek bazKAria egin dute. Bihar bestalde, ate irekiak egingo dituzte langileen senide eta lagunentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak