Maribi Ugarteburu: "Gero eta begibistakoagoa da estatu frantziarraren eta espainiarraren jarrera ulertezina dela"

Txomin Madina Milikua 2012ko api. 26a, 18:37

Ezker abertzaleko bozeramaile Maribi Ugarteburu Bergarako Irizar Jauregian izan zen atzo hitzaldia ematen. Han bildu ziren herritarrei ezker abertzaleak otsailean Donostian aurkeztu zuen 'Konponbide haizea dabil' izeneko adierazpena azaldu zien

Ugarteburukl Bergaran azaldu zuenez, Aieteko Bake Konferentzian konponbide batera heltzeko markatutako bide orriari ezker abertzaleak egindako hainbat zehazpen jasotzen dira Konponbide haizea dabil izena duen adierazpenean. Hala, indarkeria agertoki bat gainditzearen inguruan, biktimen gaiaren inguruan, egiaren bilaketa beharrari buruz eta akordio demokratiko bat bilatu beharrari buruz ezker abertzalearen ikuspuntua izan zituen hizpide Ugarteburuk. Bere esanetan, egoera horretan ezker abertzalea kokatzen da esanez bere aldetik eta aldebakartasunetik gai izan dela, eta gero ere gai izango dela, indarkeria eta konfrontazio armatuko egoera batetik konfrontazio politikoa soilik egongo den egoera batera igarotzeko pausuak eman eta apustu sakon bat egiteko. Gaineratu zuen gero eta begibistakoagoa dela Frantziako eta Espainiako estatuen jarrera ulertezina dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak