Aitor Lagomarena izango da jaietako kartela

Arritxu Barruso 2012ko apirilaren 26a

Martitzenean amaitu zen jaietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea. Aurten 26 lan aurkeztu dira eta epaimahaiak azaldu du "kalitate handiko" lanak izan direla. Aitor Lagomak irabazi du lehiaketa eta 400 euroko saria eskuratuko du. Pentekoste jaietako egitarauan Aitor Lagomaren lana ikusiko dugun arren, jaietan bertan gainontzeko kartelak ezagutzeko aukera izango da. Izan ere, lehiaketara aurkeztu diren kartel guztiekin erakusketa ipiniko dute jaietan osoko bilkuren aretoan honako ordutegian: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak