Harrera familiak eta nerabeen heziketa aztergai

Edu Mendibil 2012ko apirilaren 25a

Gipuzkoako Harrera Familien Beroa elkarteak 'Hazi, hezi eta bizitzeko aukera bat' izenburuko hitzaldia iragarri du gaurko, hilaren 25erako. Izaskun Ugarte Beroako presidentea eta Leticia Martin psikologoa izango dira hizlari kultura etxean, 19:00etan. Bestalde, Udaletxeko prebentzio sailaren eskutik, Nerea Mendizabal psikologoak 'Mugak jartzeko zigorrez gain beste aukerak' hitzaldia egingo du bihar, eguena, kultura etxean, 18.00etan. Bereziki nerabeen gurasoendako antolatutako hitzaldia da. Bi hitzaldietan parte hartzeko gonbidapena luzatu dute Udaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak