Bingoa Muniben eta Dj festa zezen plazan, jaietako nobedadeak

Arritxu Barruso 2012ko apirilaren 25a

Pentekoste jaiak gain gainean ditugu eta Udala egitarauari azken ukituak ematen dabil. Aurten gainera, jaiak herritarrekin batera antolatzeko bilera irekiak egin dituzte.

Jaiak antolatzerako orduan Udalak aurten izan duen zailtasunetako bat aurrekontua izan da. Iazkoarekin alderatuta nabarmen jaitsi da. Aurten 112.000 euro gastatuko ditu Udalak jaietan; iaz baino %20 gutxiago. "Aurrekontua txikiagoa izango den arren egitarauari eusteko saiakera egin dugu. Diru gutxiagoren baina beste urte batzuetan bezain jai alaiak eta ekintzaz beteak antolatu ditugu", azaldu dute Kultura Saileko ordezkariek.

Bingoa eta Dj festa
Aurtengo nobedadeen artean dago jaietako martitzenean egingo dute bingoa. Munibe plazan izango da 18:30ean eta bertan banatutako sariak Bergarako dendetan erabiltzeko izango dira.
Gaztetxoendako era badira nobedadeak. Zapatu gauean Dj festa egingo dute zezen plazan Dj Jon Urrutiarekin.
Bestelakoan mantendu egingo dira jaietako hitzordu garrantzitsuenak: herri bazkaria astelehenean, Euskadiko dantza suelto txapelketa, jaioberriei zapia jartzea eta martitzeneko umeendako jolasak; aurten Whaterball izenekoak ipiniko dituzte, umeak baloi erraldoietan sartu eta ur gainean ibiltzeko jolasa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak