Maiatza kontzertuz betea Bergarako Gaztetxean

Aketz Zubia 2012ko apirilaren 25a

Berriz bueltan da 'Egubakoitzak kartzelan'. Bariku gauetan kartzela zaharreko kanpo eszenatokia kontzertu edota ikuskizun lasaiez betetzeko asmoz sortutako egitasmoaren hirugarren edizioa da hau. Gazte asanbladak kontzertu eskaintza zabala antolatu du maiatzerako.

Antolatzaileek aurreko edizioen balorazio oso positiboa egin dute, kartzela zaharrera joateko ohitura ez dutenak ere bertara gerturatzea lortu zutela esanez. Aurreko bi aldietan, gaztetxeko patioa leku magiko batean bihurtu izan da, atmosfera berezi bat sortuz, eta oraingoan ere kandelak, kafea, txokolatea, tonika eta lanparak ez direla faltako ziurtatzen dute antolatzaileek.

Aurreko formatuarekin jarraituz, kontzertuei 22:00etan emango diete hasiera, eta sarrera guztiak hiru eurokoak izango dira.

Hemen maiatzerako antolatu dituzten kontzertuen zerrenda, egunez egun:

Emanaldi guztiak Bergarako irrati libretik, Txapa irratitik, emitituko dira zuzenean FMko 97,2an eta www.txapairratia.org atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak