Zapatuan hasiko dituzte jaiak etxafuego jaurtiketarekin eta ondorengo mus eta tute txapelketak egingo dituzte Agirrebeña eta Zabala jatetxeetan, hurrenez hurren. "Jaietako ekintzak auzoko txoko ezberdinetan banatu nahi izan ditugu, jaiek iraun bitartean auzo guztia girotzeko", azaldu du Jai Batzordeak.
Eguzkia ezkutatzen denean gero, Jose Luis Feok argazki proiekzio berezia egingo du, hiru dimentsiotakoa.
Zapatuan berriz, Lokatzak urtero antolatzen duen txirrindulari lasterketarekin hasiko dute eguna eta eguerdi partean poteo herrikoia egingo dute. Festarekin jarraitzeko auzotarrek bazkaria egingo dute; eguraldi ona egiten badu kiroldegi kanpoan elkartuko dira, bestela tenis pistan.
Jaiak martitzenean amaituko dira. Urteroko meza nagusiaren ostean salda eta txorizoa banatuko dituzte eta arratsaldean gero umeendako jolasak egingo dituzte.