Marrazkia A4 formatuan aurkeztu behar da, txuri beltzean eta gaia gaia jaiekin lotutako izan behar da. Gainera, marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat ere jarri beharko da.
Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hori eta marrazkia, beste kartazal handiago batean sartuko dira. E-mailez bidaliz gero, bi fitxategitan bereiztu behar dira: alde batetik marrazkia eta bestetik egilearen datuak.
Lanak Jarduneko bulegoan aurkeztu (Errotalde jauregia z/g – kultur etxea) edo jardun@topagunea.com helbidera bidali beharko dira. Saria 60 euro izango dira. Saria eman gabe ere gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.