Kopako finalerako autobusa Bergaratik

Edu Mendibil 2012ko apirilaren 24a

Peña Athletic Bergarak autobusa antolatu du maiatzaren 25ean Madrilera joateko. Egun horretan Athletic eta Barcelona aurrez aurre izango dira Kopako finalean, Vicente Calderon zelaian. Autobusa egunean bertan aterako da Bergaratik, 06:30ean, eta itzulerakoa maiatzaren 26an izango da, 01:30ean Madriletik. Toki Ona bodegoian daude autobuserako txartelak salgai, 40 eurotan bazkideendako eta 50 euro gainerakoendako. Era berean, finalarekin lotutako zozketa antolatu du Bergara KEk. Finalerako bi sarrera eta 400 euro zozketatzen dituzte. Zozketa maiatzaren 19ko loteriarekin batera egingo dute. Txartelak euro baten truke eskura daitezke ohiko tokietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak