Pol-Polek pilotalekuan izango du bulegoa aurrerantzean

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko apirilaren 24a

Udal pilotalekuko lehenenego solairuan izango du bulegoa. Apirilaren 30etik 4ra bitartean itxita egongo da leku aldaketa egiteko.

Tabernatik sartu, eskumako eskailerak igo eta ezkerretara dagoen lokala izango da Pol-Pol Mendizale Taldearen bulego berria. Helbide berria, hortaz, honakoa izango da: Udal Pilotalekua, Fraiskozuri Enparantza, 20570 Bergara. Telefono zenbakia, berriz, 943 76 48 51 izango da eta webgunea, www.pol-pol.net.

Gaur egun azokan dute egoitza eta leku aldaketa egiten duten bitartean, apirilaren 30etik maiatzaren 4ra bitartean, itxita egongo da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak