Carlos Arrondo ordezkatuz, Jose Inazio Zabala dugu San Joxepe elkarteko presidente berria. Hasiera baten, hiru urte egingo ditu karguan presidente berriak. Horrez gain, Rosa Mari Larrañaga izango da presidente ordea; Jose Inazio Beristain, diruzaina; eta Jose Ramon Lozanok idazkari lanak egingo ditu. Bokalak, berriz, Begoña Garitano, Beatriz Larrañaga, Benjamin Lazkano, Antolin Marchena, Jose Mari Larrañaga eta Mari Karmen Otaola izango dira. Carlos Arrondok sei urte eman ditu San Joxepeko presidente. Erretiratuen elkartea bizi-bizi dago: San Joxepek 1.608 bazkide zituen abenduan, horietatik 946 emakumezkoak eta 662 gizonezkoak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.