Aukerak barkatu ostean merezimenduz galdu zuen Bergarak Ondarroan (2-0)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko apirilaren 22a

Bergarak 2-0 galdu zuen Aurreraren aurka. Neka Galanen mutilek ez zuten partidu ona egin eta merezimenduz galdu zuten. Ondarroakoen lehen gola estrategia jokaldi baten heldu zen; bergararren defentsak intentsitate falta erakutsi eta hori ondo baino hobeto aprobetxatu zuten etxekoek. Bergarak berdinketa lortzeko aukerak izan zituen baina ate aurrean ez ziren fin ibili. Bigarren zatian heldu zen 2-0koa; defentsaren bi aldaratze txar aprobetxatu zuen Aurrerak. Orokorrean baloiaren jabe izan ziren kanpokoak, baina nagusitasun hori ez zen markagailuan islatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak