Motoek Bergara hartu dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko apirilaren 21a

Ez dira oharkabean pasa, ezta gutxiago ere. Motor hotsek hartu dute Bergara. Euriari aurre eginez hainbat motorzale elkartu dira, Bergara Black 3 izeneko jaiarekin bat eginez. Hirugarren urtea da jai berezia ospatzen dutena, Maribel Carazo motozale bergararraren eta beste lagun batzuen ekimenez. Amillagan elkartu dira eta goizean zehar ibarrean zehar ibili dira; Arrasate erditik zeharkatu dute, esaterako. Hala ere, egun osorako egitaraua prestatu dute: besteak beste, bazkaria, monologo saioa eta kontzertuak izango dituzte.  Egunak luze joko du...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak