Ura modu egokian erabiltzeko kanpaina abiarazi du Udalak

Arritxu Barruso 2012ko apirilaren 20a

Asteon hasi eta ekainaren 15a bitartean, Bergarako udaleko Kirol zerbitzuak, ura modu egokian erabiltzeko kanpaina izango du martxan. Hortaz, Bergarako kirol instalakuntzetan ura aurreztearen aldeko mezuak zabalduko dituzte.

Agorrosin Kirolgunean, kartelak ipini dituzte, esaterako gogoraraziz erabiltzaile bakoitzak bost litro ur kontsumitzen dituela bataz beste. 

Labegaraieta kiroldegian, Fraiskozuri plazako Udal pilotalekuan eta bestelako kirol instalazioetan ere kartelak jarriko dituzte, erabiltzaileak sentsibilizatzeko eta ura modu arduratsuan erabiltzeko helburuarekin.

Sentsibilizazio kanpaina horretan Udalak Ipintza Institutuko ikasleen laguntza izan du. Hain justu ere, Agenda 21-eko, batxilergoko lehen mailako Informatikako eta ZIG-eko (Zereginak Ikasteko Gela) ikasleek prestatu dituzte kartelak eta baita kanpainan erabiliko diren lelo eta esaldiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak