Bergarako Udalak Arizondo argaki taldearen laguntzarekin antolatu du eta Argizaiola lehiaketako sailkapenerako baliagarria da.Euskadin bizi den edozein afizionatuk har dezake parte. Edozein teknika edo prozedura onartuko da eta gaia librea da. Bestalde, lanak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
40X50 cm-ko kartulinan aurkeztuko dira lanak. Argazki paperaren tamaina eta argazkiko irudia bakoitzaren aukeran gelditzen dira. Lanen atzeko aldean, argazkiaren titulua, egilearen izen-abizenak, bizilekua, telefonoa, eta hala bada, parte hartzen duen Argazki-Elkartearen izena adieraziko dira. Lanak udaletxera bertara eroan daitezke edo posta zertifikatuz bidali helbide honetara: Bergarako Udala, Errotalde kultura etxea, 20570, Bergara.
Lau sari egongo dira
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 16an bukatuko da eta erabakia maiataren 19an emango dute jakitera. Sariak, berriz, maiatzern 25ean banatuko dituzte.
Lau sari egongo dira: lehena, 210 euro eta trofeia; bigarrena, 18 eta trofeoa; hirugarrena, 150 euro eta trofeoa; eta herriko onena, 120 euro eta trofeoa.
Aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak, Bergarako Aroztegi Aretoan egongo dira ikusgai 2012ko maiatzaren 25etik ekainera 24ra bitartean.