Astelehenean Liburuaren Eguna da eta horren harira ipuin kontaketa saioa antolatu dute Udal liburutegian. Amaia Arriaranek egingo du eta 3 eta sei urte arteko umeei zuzenduta dago. Liburutegi nagusian izango da, haurrendako gelan, 17:30ean.
Era berean, bestelako ekitaldiak ere egingo dituzte Liburuaren Egunaren bueltan, datorren astean barrena. Batetik, bisita bidatuak egingo dituzte liburutegian 12 urtera arteko umeendako eskola orduetan.
Nagusiendako, berriz, liburutegian jasotako dohaintzen ondorioz bikoiztuta dauden aleak oparitu egingo dituzte. Hori ere datorren astean barrena izango da. Liburuok lehen solairuko apalategi batean egongo dira ikusgai.