Bergarako Erreal-Zaleak lagunarteak irteera iragarri du hurrengo larunbaterako, apirilaren 28rako. Petritegi sagardotegian bazkalduko dute eta ondoren, 18:00etan, Realak eta Racingek Anoetan jokatuko duten partidua ikusteko joango dira. Bazkariaren prezioa 30 eurokoa da eta partidurako sarrerak 20 eurotan izango dira eskuragarri. Izen-ematea Zurradero kaleko Matxiategi elektrizitate dendan (943 76 19 94) egin daiteke. Irteera autobus geltokitik egingo dute, 13:00etan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.