Jaiak ospatuko dituzte Elorregin domekatik aurrera

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko apirilaren 19a

Domekan, hilaren 22an, ekitaldi gutxi batzuk egingo dira eta hilaren 27tik 29ra, berriz, egitarau zabala egongo da.

Hemen San Prudentzio jaietako egitaraua:

Apirilak 22, domeka

  • 18:00etan, txokolatea txurroekin, Alkartasuna elkartean, auzoko emakumezkoentzat.
  • Gero, umeendako jolasak.

Apirilak 27, egubakoitza

  • 18:00etan, txopo jasotzea, kanpai hotsa eta txafleruak. Ondoren soziedadean ohiko “afari pasadatxua”.

Apirilak 28, zapatua (San Prudentzio Eguna)

  • 13:00etan MEZA
  • 14:00etan auzo bazakaria Alkartasuna elkartean, bertsolari ta trikitixaren laguntzarekin.
  • 22:30ean erromeria, auzoko elkartean.

Apirilak 29, domeka

  • 10:30ean meza nagusia, Alai Taldeak abestuta.
  • Jarraian, Alai taldearen saioa, pilotalekuan.
  • Ondoren, pilota partidua auzoko pilotalekuan eta gazta, salda eta txorizo dastatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak