Hurrengo hitzaldia datorren eguaztenean, hilaren 25ean, izango da. Alex Muela bergararrak Arrisku jokabideak aurre-nerabezaroan eta nerabezaroan gaia jorratuko du.
Maiatzaren 2an Maite Goñiren txanda izango da. Haurrak, nerabeak eta teknologiak jorratuko ditu Goñik eta hitzaldi sortarekin amaitzeko maiatzaren 9an Joxe Amiama izango da Mariaren Lagundia Ikastolan, Nola landu diziplina seme-alabak arduratsu izateko gaiaren gainean jarduteko.
Hitzaldi guztiak 18:00etan izango dira eta, esan bezala, herritarrei parte hartzeko gonbidapena egin diete Mariaren Lagundiatik.