Bi autok elkar jo dute Bergarako San Juan auzo inguruan, GI 2632 errepidean, Basalgorako bidegurutzearen parean, gaur eguerdian. Peugeot 207 eta Ford Focus baten arteko talka izan da; batek bestea atzetik jo du. Ondorioz, Peugeot 207ko gidaria, 42 urteko gizonezkoa, zaurituta eroan dute Arrasateko erietxera. Herrizaingo sailak aditzera eman duenez, "ez dirudi zauri larriak dituenik". Istripuaren ondorioz, ilarak sortu dira inguruan eta Ertzaintzak bideratu du trafikoa. 15:00etarako autoak errepidetik garabiaz erretiratu dituzte eta bidea libre geratu da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.