Egitaraua:
- 12:00 Bergarako trikitilari eta dantzariekin kalejira eta dantza ikuskizuna:
12:00 Fraiskozuri plazan.
12:20 Simon Arrietan.
12:40 Irala kalean.
13:15 denak batera Munibe plazan (euria eginez gero Udal pilotalekuan izango da emanaldia).
- 14:30 Bazkaria Munibe plazan.
- 16:00 Bergarako trikitilarien emanaldia Munibe plazan.
- 16:30-19:30 Erdizka lauetan taldearekin erromeria Munibe plazan.
- 19:30 Triki kalejira Bergarako trikitilariekin.
(euria eginez gero, Munibe plazako ekitaldiak San Martin plazako arkupetan egingo dira).
Bazkarirako txartelak Depor tabernan, Ariznoa tabernan eta kultura etxean egongo dira salgai, apirilaren 20tik maiatzaren 6ra bitartean. Prezioak: 15 euro helduentzat; eta 10 euro, 12 urte artekoentzat.
Pentekoste jaiak
Bestalde, Udalak gogora erazi du Pentekoste jaietako programaren azala egiteko lehiaketarako lanak aurkezteko epea apirilaren 24an bukatuko dela; lanak kultura etxean aurkeztu beharko dira, 13:00 baino lehen. Oinarriak hemen.
Egun horretan bertan, bestalde, 18:30ean, kultura etxean, bakailao lehiaketa antolatzeko bilera egingo dute.