Aurreko urteotan bezala, eskaintza zabala izango dute 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrek: igeriketa, piraguismoa, tenisa, irristaketa, dantza eta beste, Lehenbiziko txanda ekainaren 25tik uztailaren 6ra izango da eta bigarrena, berriz, uztailaren 9tik 20ra. Informazio osoa Agorrosingo webgunean duzue eskuragarri.
Helduendako txanda bakarra
Helduei dagokienez, izena emateko epea maiatzaren 2an irekiko dute eta plaza libreak egongo balira, haiek betetzeko epea ekainaren 2tik 13ra egingo da zabalik. Helduen kasuan jardueretarako txanda bakarra izango da, ekainaren 25etik uztailaren 20ra hain zuzen ere.