Zentro Aurreratu berria inauguratuko du Soralucek hilaren 25 eta 26an

Leire Kortabarria 2012ko apirilaren 18a

Apirilaren 25ean eta 26an, Soraluce kooperatibak Innovation Days jardunaldiak egingo ditu Osintxuko instalazioetan. Fresatu eta mandrinatu arloetako teknologiako berritasunez jardungo dute. Fresatzaile eta mandrinatzaileetarako buruak egiteko zentro aurreratu berria inauguratuko da. 

Fresatzaileak eta mandrinatzeko makinak muntatzeko instalazioez gain, Soraluceren zentro aurreratu berria bisitariendako zabalik izango da. Makinendako buru eta kanabera mota asko egingo dituzte han. Horretarako, zehaztasun handiko, azken belaunaldiko teknologiadun instalazioak ipini ditu Soralucek, eta han, buruak eta kanaberak diseinatu, mekanizatu, egiaztatu eta errodatu egingo dituzte.

Innovation Days egunetan ere, Berrikuntza Tourra delako bisita gidatua emango dute, Soralucek egiten dituen hainbat lan eta erabiltzen dituen hainbat berritasun ezagutzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak