Iker Osinaga Espainiako Karate Txapelketan lehiatuko da aste bukaeran Madrilen. Infantil mailan Gipuzkoa eta Euskadiko txapelduna izan da Osinaga eta iaz Santanderren eskuratutako laugarren postua hobetzen saiatuko da Madrilen. Euskadirekin, autonomien arteko txapelketan laugarren postua lortu zuen Caceresen eta bigarrenak izan ziren Zaragozan. Joan den azaroan, Iosu Zalakain eta Andoni Mujika lehiatu ziren Espainiako Txapelketan, kadete mailan, Tarragonan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.