Soralucek badu 50. urteurreneko irudia

Leire Kortabarria 2012ko apirilaren 14a

Javier Muro eskultore nafarraren Reto al Futuro izeneko eskultura aukeratu du Osintxuko Soraluce kooperatibak 50. urteurreneko irudi gisa. Atzo iluntzean aurkeztu zuten, Soraluzen egindako ekitaldian. Eskultura Osintxuko egoitza nagusian ipiniko dute apirilaren 27an. Horrez gain, aurkeztutako lan guztien eta kooperatibaren historiaren gaineko argazkien erakusketa inauguratu zuten. Soraluzeko kiroldegian bisita daiteke hilaren 21era arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak