Gaur, egubakoitza, kantu ikasleen emanaldia izango da, 19:00etan, Mariaren Lagundiaren elizan. 200 ikasletik gora hartuko dute parte dagoeneko klasiko bihurtu den kontzertu horretan.
Ikasleei eskainitako ekintzak ere garrantzitsuak izango dira beste behin. Elkartrukeak azpimarratu ditu eskolako zuzendariak, Marije Ugaldek. Aurten, bi antolatu dituzte. Bat dagoeneko egin dute, eta bestea bihar –apirilak 21– izango da, Burlatako Hilarion Eslava musika eskolako orkestrarekin.
Ikasleei eskaintzen dizkieten tailerrak ere garrantzitsuak dira aurtengo edizioan. Adin guztietako ikasleek parte hartuko dute. Horien artean, berritasun bat dago: txaranga tailerra. Talde horrek ere hartuko du parte hilaren 26ko Musika Kalera jardunaldian.
Beste bi emanaldi ere nabarmendu ditu Marije Ugaldek: organo ikasleek Dietrich Buxtehude musikariaren inguruan egingo duten kontzertua, batetik, eta txistu eta trikiti ikasleen emanaldia, bestetik, biak hilaren 27an.
EGITARAUA
Apirilak 20, egubakoitza
- 19:00: Kantu ikasleen emanaldia. Mariaren Lagundiako elizan.
Apirilak 21, zapatua
- 11:00: Suzuki Ikasleak. Bergarako Musika Eskolan.
- 20:00: Burlatako Hilarion Eslava Musika Eskolako Orkestra eta Bergarako Musika Eskolako Gazte Banda. Santa Marina Parrokian.
Apirilak 22, domeka
- 18:30: Ahotsen soinua, Bergarako Musika Eskolako abesbatzak. Santa Marina Parrokian.
Apirilak 23, astelehena
- 17:30: Piano ikasleen emanaldia. Santa Marinako Sakristau Etxean.
- 18:00: Gitarra Ikasleen Kontzertua. Zabalotegi aretoan
- 18:30: Helduen kontzertua. Bergarako Musika Eskolan.
- 18:30: Txaranga tailerra. Bergarako Musika Eskolan.
Apirilak 24, martitzena
- 10:00-12:00: Kriskitin musikaren bila ipuin pedagogikoa Zabalotegi aretoan.
- 13:45-14:15/14:15-14:45: Gorputz espresioa eta koreografiak. Bergarako Musika Eskolan.
- 18:30: Gitarra moderno, Conbo eta armonika ikasleen emanaldia Zabalotegi aretoan.
- 19:30: Flauta eta akordeoi ikasleen emanaldia. Zabalotegi aretoan.
Apirilak 25, eguaztena
- 16:00-17:30/17:30-19:00: Finale ikastaroa. Bergarako Musika Eskolan.
- 17:15-18:15/18:15-19:15: Gorputz espresioa tailerra. Bergarako Musika Eskolan.
- 17:30-18:00/18:00-18:30: Gorputz espresioa eta koreografiak. Bergarako Musika Eskolan.
- 18:30: Biolin, Biola eta Txelo ikasleen emanaldia. Zabalotegi aretoan.
- 18:30: Piano, klarinete eta tronpa ikasleen emanaldia. Bergarako Musika Eskolan.
Apirilak 26, eguena
- 13:45-14:15/14:15-14:45: Gorputz espresioa eta koreografiak. Bergarako Musika Eskolan.
- 18:00-19:30: Musika kalera. Oboeak, saxofoiak, akordeoiak, biolinak, biolak, klarineteak, metalezko instrumentuak, txistuak, flautak, trikitixak, ahots teknika…. Bergarako kaleetan.
- 19:30: Txaranga kalejira. Bergarako kaleetan.
Apirilak 27, egubakoitza
- 16:00-17:30/17:30-19:00: Finale ikastaroa. Bergarako Musika Eskolan.
- 17:30-18:00/18:00-18:30: Gorputz espresioa eta koreografiak. Musika Eskolan.
- 18:00: Buxtehuderen bustialdia organo emanaldia Santa Marinako Sakristau Etxean.
- 18:30: Txistu eta Trikiti Ikasleen emanaldia. Zabalotegi aretoan.
Maiatzak 13, domeka
- 12:30: Soka eta haize taldeak Beethoven ezagutuz. Bergarako Udal Batzar Nagusian.