Soralucek bere urteurreneko eskultura aurkeztuko du

Leire Kortabarria 2012ko apirilaren 13a

Gaur, egubakoitza, Reto al Futuro erakusketa aurkeztuko du Soraluce kooperatibak. Bere 50. urteurreneko eskultura lehiaketan parte hartu duten zortzi lanak erakutsiko dituzte, eta irabazlea zein den jakinarazi ere bai. 19:00etan izango da ekitaldia.

Erakusketa astelehenean, hilak 16, jendearentzat zabalduko da eta hilaren 20ra arte bisitatu ahal izango da.

Reto al futuro jarduera multzo baten hasiera da; hain zuzen, Soralucek bere 50. urteurrena ospatzeko jarduerak.

Ekitaldian, irabazlearen izena jakingo da eta bere eskultura Osintxuko instalazioetan ikusgai izango da datorren apirilaren 27tik aurrera.

Hauek izan dira parte-hartzaileak eta eskulturak:

  • Aitor Ruiz de Egino, GU
  • Arturo Andrade, Los cooperativistas
  • Willy Latsurregi, Zeruhertzaren muga
  • Alberto Ramirez, Sustraitze
  • Iñigo Arregi, Barruan
  • Manu Muniateguiandikoetxea, Bat izanik
  • Javier Muro, Reto al futuro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak