Espanyol eta Celta nagusi Agorrosinen

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko apirilaren 8a

Atzo jokatu ziren Realak Aste Santuan antolatzen duen Gazte mailako Nazioarteko Futbol txapelketako bigarren jardunaldiko partiduak. Bergaran bi partidu jokatu ziren, B multzokoei zegokienak, eta horietan Espanyol batetik, eta Celta, bestetik, izan ziren onenak. Azken hau, penalti jaurtiketetan, ordea. Lehen jardunaldian, Realak Valencia hartu zuen mendean.

Euripean jokatu ziren bi partiduak Agorrosingo berdegunean. Lehenengo neurketan, Gipuzkoako Konbinatua eta Espanyol zein baino zein nagusi. Eta kataluniarrak garaile, azkenean: 0 eta 2. Partiduaren amaieran, penaltiak jaurti zituzten eta hor Gipuzkoakoak izan ziren hobeak: 5-4.

Bigarren partiduan, Celta eta Olynpiakos lehian. Golik ez arauzko minutuak jokatu ostean: 0 eta 0. Penalti jaurtiketetan, berriz, galiziarrak finago ibili ziren: 4-1.

Realak galdu

Bestalde, atzo, beste bi partidu jokatu zituzten Azkoitian, Txerloian, A multzoko taldeenak. Realaren eta Osasunaren artekoa, batetik, eta hor nafarrak nagusi: 0-2. Penaltietan Realekoak hobeak: 4-3.

Eta, beste partidua, Valencia eta L.A. Galaxy taldeen artekoa. Eta, hemen, valentziarrak hobeak: 1-0; baita penaltietan ere: 5-4.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak