Maite Toledo idazle antzuolarrak Tekno+turismoa saiakera eta Jet Lag olerki liburua aurkeztuko ditu apirilaren 19an Aroztegin. “Saiakeraren aurkezpenarekin ekingo diot olerkietara igarotzeko, gero. Bien artean bost minutuko ikus-entzunezko bat erakutsiko dut” adierazi digu Toledok. Eta gaineratu: "Martxoan zehar dagoen erakusketako azpiegitura baliatuko dut. Horregatik eskerrak eman nahi dizkiet Bergarako Udaleko Artxibategikoei eta Intxorta elkartekoei".
'Tekno+turismoa'
Saiakera liburuak industria, zientzia eta teknologia guneetara idazleak egin dituen bisitaldiak batzen ditu, besteak beste. Bestalde, turismo aldaera horren berri ematea ere bada saiakeraren helburua eta haren sustapenak ekarriko lituzkeen onurak azaltzea. Deba arroa erabili du erreferentzia eremu liburuan idazleak.
'Jet lag'
Olerki liburuan, bestalde, bizitzako erritmoez mintzo da. Toledok adierazi digu: "Liburu hau mugarri bat da nire bizitzan. Aro baten bukaera eta hurrengoaren hasiera zedarritzen ditu"