'Generoak' gaia aztergai, Herrigintza Gazteko mintegian

Irati Goitia 2012ko apirilaren 4a

Bagararen eskutik Herriginta Gazteko mintegia izan zuten atzo Bergarako gaztetxean eta generoak izan zen jorratu zuten gaia. 

Bagarak antolatuta Herrigintza Gazteko mintegiak egiten dituzte bi astean behin bailarako toki ezberdinetan eta atzo Bergarako gaztetxean egin zuten zazpigarren saioa. Landu zuten gaia generoak izan zen. 

Gaztetxea ezagutu

Herrigintza Gazteko formazio egitasmoan parte-hartzen duten lagunek gaztetxea ezagutu zuten lehendabizi, bertako kideen eskutik: patioan duten ortua, Txapa irratia eta Angiolillo liburutegia. Gaztetxean antolatzen diren ekimenen gaineko azalpenak ere jaso zituzten eta aurrera begirako ideiak ezagutu.

GaraiOn

Ondoren, GaraiOn-eko kideek euren ekimena azaldu zieten: naturarekin duten harremana, sormena, bizipen emozionalak, harreman sozialak nola lantzen dituzten, eskoletako jangeletarako duten programa, landu duten iraunkortasun ekologikoa eta aisialdi ekimenak. 

Ozaeta dorrea nola eraberritu duten ikusteko aukera ere izan zuten gaztetxean izan zirenek, argazkien bitartez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak