Jardunek antolatuta, gaztetxoei zuzendutako Olinpiadak izango dira apirilaren 28tik maiatzaren 19ra bitarteko zapatu arratsaldetan. Aurtengo ikasturtean 4., 5. eta 6. mailan diharduten neska-mutilek har dezakete parte eta taldeak gutxienez sei lagunez eta gehienez zortzi lagunez osatuak izan beharko dira. Besteak beste, herri jolasak, igerilekuko frogak, sormen jolasak, boloak, toka edota igela jokoan lehiatuko dira partaideak. Izen-ematea, hilaren 23ra arte dago zabalik Jarduneko bulegoan, Errotalden.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.