Jaurlaritzak atera ditu gazteendako udarako programak

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko apirilaren 4a

Auzolandegietan zein Euskadiko gazteak lankidetzan programentan izena emateko epea zabalik dira dagoeneko.

 

Auzolandegiei dagokienez, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gazteek eurek aukeratzen duten auzolandegian eman behar dute izena –Euskal Herrian, Espainian edo Europan–. Goizean auzolandegi programa barruan lan egingo dute eta arratsaldean, aisialdiaz gozatzeko aukera izaten dute.

Bergaran ere egiten da auzolandegia

Bergarako Udalak ere antolatzen du auzolandegia eta hor izena emateko aukera ere badago programa horretan. Belaunaldi arteko trukaketa da Berarako auzolandegiaren oinarria eta uztailean izaten da, bi txandatan: goizez Mizpirualde zaharren egoitzako egoiliarrekin lan soziokulturala egiteko aukera izaten dute, eta arratsaldean, Bergara eta inguruz gozatzeko aukera.

Auzolandegi programan izena emateko epea apirilaren 24tik aurrera izango da.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan

Programa hori kooperante moduan joateko da eta 20tik 31 urtera arteko gazteei zuzenduta dago. Gobernuz kanpo erakunde batekin lanean jarduteko aukera eskaintzen du. Izena emateko epea apirilaren 19ra arte dago zabalik.

Bietan ala bietan izena emateko www.gazteaukera.euskadi.net atarira jo behar da. Informazio gehiago ere badago –bete beharreko baldintzak, izen emate prozesua, prezioak…. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak