Hain justu ere, apirilaren 16tik 26ra eman ahal izango da izena, Jardunen bulegoan. Ikastaroa Igaro lurrindegiko Ihintza Orbegozok egingo du eta bi saioak kultura etxean izango dira, 10:30etik 12:00etara. Prezioari dagokionez, Jarduneko bazkideek 8 euro ordainduko dute; 10 euro, gainerakoek.