Espanyol-Gipuzkoa eta Celta-Olympiakos gaur Agorrosinen

Edu Mendibil 2012ko api. 7a, 10:48

Realak Aste Santuan antolatzen ohi duen gazte mailako nazioarteko futbol txapelketaren barruan, bi partidu jokatuko dira gaur, zapatua, Agorrosinen. Gipuzkoako konbinatua eta Espanyol izango dira aurrez aurre, lehenbizi, 16:00etan eta jarraian, 17:30ean, Celtak eta Olympiakos greziarrek neurtuko dituzte indarrak.

Aurtengoa txapelketaren 28. ekitaldia da eta aipatutako taldeekin batera Valencia, Osasuna, Los Angeles Galaxy eta Reala dira gonbidatutako taldeak. Launa taldeko bi multzotan banatu dituzte taldeak. Debagoienean, Bergaran bakarrik izango dira partiduak. Azkoitian beste bi partidu jokatuko dira zapatuan bertan eta Azpeitian igandean, Bergaran jarritako ordutegi berean. Ohi bezala, finala astelehenean jokatuko da: hirugarren posturako partidua 11:00etan izango da eta finala 12:00etan, biak ere Zubietan.

Gabonetako saskia, zain

Bergara Kirol Elkartekoek Gabonetan zozketatutako saskiak ez du oraindik jaberik. Bere garaian ez zen saritutako txartelaren jabea azaldu, eta, beraz, zapatuan berriro egingo dute zozketa bi lotetan. Partidurako sarrerak 7 eurotan jarriko dituzte salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak