Alderdi sozialistatik emandako datuen arabera, 2012ko aurrekontuak iazko urtekoak baino %4,7 baxuagoa dira, krisiaren eraginez; eta pertsonal sailaren gastuak "oso handia" izaten jarraitzen du –%1,8–, nahiz eta soldatak izoztu egin diren.
Era berean, Mari Carmen Barrenecheak gogor kritikatu du erresidentziari dagokionean Udal gobernu taldea egiten ari den kudeaketa: "Gastuak neurriz kanpokoa izaten jarraitzen du, pertsonalaren, energia elektrikoaren eta kanpo-kontratazioen gastu altuarengatik, eta Aldundiari dagokion erantzukizuna betetzeko ez eskatzeagatik. Gauzak beste modu batean eginez gero, posible litzateke diru sarrerak doitzea eta egoiliarren kuotei kargarik ez ezartzea".
Gaur, egubakoitza, egingo da osoko bilkura, 19:30ean; bertan jorratuko da aurrekontuen gaia.