Zazpi urtez zuzendaritzan egon ostean (horietatik sei presidente karguan), Carlos Arrondok zuzendaritza utzi du eta harekin batera Maria Eugenia Silanes atera da. Jose Mari Larrañaga eta Jose Ignacio Zabala dira zuzendaritzako kide berriak eta beste zortzi lagun gehiago dira zuzendaritzan: Jose Inazio Beristain, Begoña Garitano, Beatriz Larrañaga, Jose Ramon Lozano, Rosa Mari Larrañaga, Benjamin Lazkano, Antolin Marchena, Mari Karmen Otaola.
Esandako moduan, oraindik ez dute presidente berria izendatu, baina datozen asteotan hartuko dute horren gaineko erabakia.
San Joxepek 1.608 bazkide zituen abenduan, horietatik 946 emakumezkoak eta 662 gizonezkoak. 80 urtetik gorako bazkideak 429 dira, %26,2 hain zuzen.
Logroñora irteera
Urtean zehar antolatutako ekitaldiekin jarraituz, San Joxepekoek Logroñora irteera iragarri dute apirilaren 24rako. Bergaratik 08:30ean aterako dira eta bazkal aurretik Iregua bailaran zehar ibiliko dira. Argibideak 943 76 21 40 telefono zenbakian.