Udaberriari ongi-etorria egin dio Orfeoiak

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko martxoaren 26a

Udaberriari ongi-etorria eman zion Bergarako Orfeoiak atzo, urteroko sasoiko emanaldiarekin. Musika erromantikoa ardatz, Mendelssohnen Lauda Sion eta Johannes Brahmsen Zigeunerlieder, hain zuzen ere. Aitor Biainen zuzendaritzapean, oraingoan, alemanez kantatzea zen Bergarako Orfeoiaren erronka eta ondo baino hobeto moldatu zuren, bikain arituz. Era berean, aipatzekoa da bakarlariek, hau da, Nere Ibarrak, Cristina Larrañagak, Juantxo Etxanizek eta Karlos Etxanizek, egindako lana, Eli Mendiaratz pianujoleak lagunduta. Orfeoiak, gustura utzi zituen bertaratuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak