Jose eta Juan Salazar anaien rumba doinuekin ezin inor geldirik egon

Maider Arregi 2012ko martxoaren 26a

Asteburuan gehien espero zen zuzenekoetako bat eskaini zuen Los Chunguitos taldeak atzo Bergarako Tartufon. Diskoa apirilean irtengo da labetik eta zaleen egonezina eta irrika bor-bor antzeman zitezkeen. Kontzertua hasi aurretik, jendez gainezka zegoen taberna-jatetxea eta ilara luzea kanpoan. Eta Jose eta Juan Salazar anaiek aise gainditu zuten erronka oholtza gainera atera zirenean; bazekiten eskakizun handiko jarraitzaileendako zuzenekoa eman behar zutela, eta ederto erantzun zuten.

Rumba eta pop doinuak

Se escapa diskoak Los Chunguitosi haize berria eta freskoa emango dio. Baina, Dame veneno, Mami edo Soy un perro callejero kantu mitiko eta dantzagarriekin eromena eta, noski, gozamena iritsi zen Tartufoko dantza-tokira.

37 urteko ibilbidea

Los Chunguitosek 37 urteko ibilbidea dauka. Atzoko zuzenekoan oraindik sasoiko eta gogotsu dabiltzala argi geratu zen. Orain, disko berria aurkezteko eta 80 zuzenekori aurre egiteko prestatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak