Sukaldaritza energetikoko ikastaroa

Edu Mendibil 2012ko martxoaren 23a

Haizeberriren eskutik, sukaldaritza energetikoko ikastaroa izango da Angiozarren martxoaren 31tik aurrera. Lau zapatutan izango dira eskolak, 10:00etatik 17:00etara. Beste hiru saioak apirilaren 28an, maiatzaren 19an eta ekainaren 16an egingo dituzte. Teoria eta praktika uztartuko dituzte eta matrikularen prezioa 100 eurokoa da. Horrez gain, saio bakoitzeko 20 euro ordaindu behar dira. Izen-ematea 662 34 78 04 (Antton Otaola) edo 676 64 89 07 (Inmaculada Ortiz de Orruño) telefonoetan egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak